Villabona Lantzen-ek jakinarazi duenez,datorren azaroaren 17an, udaletxeko batzar aretoan izango da Flemingo hamar etxebizitza tasatuen zozketa, 13:00etan. Azaroaren 13a arte egongo dira udaletxeko iragarki taulan zozketarako izena emandakoen artetik onartu eta baztertutako eskatzaileen zerrendak. Erreklamazioak egiteko epea azaroaren 13an amaituko da, Villabona Lantzen-en bulegoetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!