Behar-Zanako pilotariek partida ugari izango dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 7a, 11:27

Gipuzkoako txapelketa aurrera doan heinean, gero eta partida gehiago jokatzen ari dira Behar-Zana pilota eskolan eskuz jokatzen diharduten haur eta gazteek. Partida gehiago jokatzeaz gain, gero eta maila hobea erakusten ari direla adierazi du Iñaki Lizaso Behar-Zana pilota eskolako kideak. Asteburuan Villabonako taldeak jokatuko dituen partiden berri azaldu du:

Asteburu honetan, esaterako, Behar-Zana elkartean esku pilotan entrenatzen duten hogeita zazpi taldek hartuko dute parte hainbat txapelketa ezberdinetan. Hogeita zazpi talde horietatik hamaikak Amasako pilotalekuan jokatuko dute partida. Hara hemen bidali duten egitaraua:


Gipuzkoako Kutxa sariari dagokionez:
- Ostiral iluntzean 21:15etan hasita, Senior mailan Iñaki Lizaso eta Antton Pebetek Añorgako bikotearen aurka jokatuko dute eta ondoren, Kadete mailako Mikel Otañok eta Iñaki Otaegik Zumarragako Belokiren aurka lehiatuko dira.
- Larunbatean, berriz, bederatzi partida jokatuko dira egun osoan zehar:
Goizeko 11tan, Kadete mailako Jon Ezeizak eta Unai Otaegik Hondarribiako bikotearen aurka izango dute partida eta ondoren, Ilazki Ordozgoiti eta Ander Inza Jubenilek Arrasatearren aurka jokatuko dute. Behar-Zanako beste pilotariek, berriz, kanpoan jokatuko dute: Arkaitz Arretxek Elgetan, Arkaitz Iraetak eta Ander Aranburuk Zestoan eta Kepa Nazabal eta Jon Ander Artazak Bidanian.
-Era berean, 15:00etan, Benjamin eta Alebin mailan eskolarteko txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da.

-Aste honetan hiru partida jokatuko dira: Behar-Zanan entrenatu baina Fleming, Jesusen Bihotza eta Otaño ikastetxeetan ikasten duten pilotarien partidak izango dira.
Beste taldeek berriz Berrobin, Ikaztegietan edo Tolosan jokatuko dute.
Jarraian 16:00etan, Infantilen Gipuzkoako banakako txapelketari dagozkion lau partida jokatuko dira.
Amasako pilotalekua bilgune izango dene,z hainbat partida jokatuko dira astero maila horretan.
Aipatu bezala, Infantilen txapelketan Amasan Jon Erasun, Eneko Maiz, Aitor Irisarri eta Eneko Alkortak jokatuko dute.
Ondoko beste pilotari hauek berriz beste pilotaleku batzuetan jokatuko dute: Eneko Zubiaurrek Lazkaon; Axier Galegok Urretxun; Peru Labakak Seguran eta Iñigo Irisarri, Aitor Ormazabal eta Ander Nazabalek Adunan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!