Fraisoroko estazio meteorologikoak 57 litro ur bildu zituen aurreko igandean, euri zaparrada indartsuen ondorioz. Euri-jasa handiak izan ziren igandean baina, asteazkenekoarekin alderatuta, ez horrenbeste. Izan ere 100 litro jaso baitzituen estazioak asteazkenean. 100 horietatik 33 litro, ordubeteko tartean: arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Segidako euri zaparrada indartsuen ondorioz, arazoak sortu ziren eskualdeko hainbat herritan; urak hainbat garaje eta lokal hartu baitzituen.
Asteburuari begira, badirudi eguraldiak hobera egingo duela eta igandean bereziki, giro lehorra eta epelagoa izango dela.