Gipuzkoako Euskal Kantu Txapalketaren finala, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 6a, 13:19

Igande honetan, azaroaren 9an, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finala jokatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, 17:00etatik aurrera. Beterri-Aiztondo eskualdetik ere izango da partaiderik: Kristina Berasaluze adunarra eta Kristina Aranzabe villabonatarra. Zorte on!

Finalistak:
Ane eta Olatz (OIARTZUN): "Merezi ote"
Ioritz Aizpitarte (ZARAUTZ): "Lurra"
Leire eta Kristina (ADUNA-VILLABONA): "Hitz galduak"
Oihane Sarasola (IBARRA): "Maite dut"
Ane eta Irati (OIARTZUN): "Irtenbiderik ez zen"
Maialen Etxeberria (BERASTEGI): "Gure bide galduak"
A ze lau (DONOSTIA): "Aberriaren mugak"
Laura eta Imanol (AZKOITIA): "Ez galdu ni gabe"
Bea Azurmendi (ARRASATE): "Malen"
Arriola ahizpak (MENDARO): "Panderotxoa"
Lorea Intxaurrandieta (ERRENTERIA): "Hire zain"
Ioritz eta Mattin Aizpitarte (ZARAUTZ): "Merezi ote"
Irati Odriozola (OIARTZUN): "Ezin zen eta ez ginen"
Iñar eta Leire (IRURA-ADUNA): "Gertu izango nauzu"
Abarlotz (ZALDIBIA): "Txori txiki bat naiz"
Garazi Egiguren (TOLOSA): "Zuretzat nituen arrosak hazi"
T-Klax (IBARRA): "Zoo ilogikoagoa"

Sariak:
-Kategoria bakoitzeko (bakarka, binaka eta taldeka) lehen eta bigarren postuetan sailkatzen direnak sarituko dira.
-Kantu eta kantatzeko moduaren hainbat alor azpimarratzeko, sari bereziak emango dira.

Sarrerak:
Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai; 6 eurotan, Euskal Kantuzaleen Elkarteko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Dagoeneko badaude eskuragarri Antzoki Zaharreko leihatilan eta Servikutxan, telekutxan eta www.kutxanet.net helbidean.


Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatzen du urtero Euskal Kantu Txapelketa, euskal kantuari lekua egin eta kantari berriei plaza eskaintzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan Zumaia, Villabona eta Azkoitia izan dira txapelketaren eszenatoki orain arte, eta igande honetan Donostiaren txanda izango da. Gonbidatuta daude, beraz, euskal kantu zahar eta berriez gozatu nahi dutenak eta bidea jorratzen ari diren kantari berriak ezagutu nahi dituzten guztiak.

Informazio gehiago:

Koordinatzailea: Ainhoa Ansa
ainhoa@kantuzale.net
645727765

Euskal Kantuzaleen Elkartea: www.kantuzale.net
posta@kantuzale.net
943 593302



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!