Euskara merkataritzan sustatzeko plana

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 6a, 09:29

Andoainen euskara merkataritzan sustatzeko plana aurrera eramaten ari dira azken urte hauetan Udala, AEK-ren AHIZE zerbitzuak eta merkatariak. Izenak berak dioen moduan, proiektu honen helburua merkataritzan euskara normalizatzea da, bai barrura begirako lanetan eta baita kanpora edo bezeroei begirako lanetan ere.

AEK-k jakinarazi duenez, proiektu honetan murgilduta dabiltza besteak beste Ernio inmobiliaria eta Buruntza tailerra merkatalguneak. Hirugarren bat aipatu behar da. Berriki, planaren barruan sartu den Salkin merkatari eta ostalarien elkartea. Momentuz, Salkin elkartearen azterketa egin da eta hemendik aurrera helburuak zehaztu eta horiek lortzeko eman beharreko pausoen zehaztapenean ari dira.

AHIZEk beste hainbat establezimenduri ere eskaintzen dizkio aholkularitza eta itzulpen zerbitzua; zehazki, orain urte batzuk, proiektu honetan ibili ziren establezimendu hauei: Mapfre aseguruak, Txindoki edaritegia, Bastero estankoa, Bikoitz argazki denda eta Aldama-Tapia gestoria.

Edozein merkatarik honen inguruko informazio gehiago nahi izango balu, 943 591 704 telefono zenbakira deitu eta informazio gehiago eskuratzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!