INKESTA
Aste honetan, Marizulo ikuskizuneko antzerkiari dagokion atalean, aktore lanetan arituko diren urnietarren iritzia bildu nahi izan da, ondorengo galderei erantzuteko:
1. Nola animatu zinen ikuskizun honetan parte hartzera?
2. Zein paper duzu antzerki lanean?
3. Zer esango zenieke herritarrei ikuskizun honi buruz?
KORO BERASATEGI
- 1. Antzerkia egin nuen aspaldian, ikasleekin ere bai zuzendari gisa, eta beti izan dut papertxo bat egiteko gogoa. Esan zidatenean, beldurragatik edo, ezezkoa eman banuen ere, orain ez naiz damutzen, elkar lagunduz talde giro oso ona baitugu.
- 2. Artisau papera.
- 3. Urnietako historian oinarritutako ikuskizuna dela. Gidoia irakurrita hainbat gauza ikasi ditudala. Eta parte hartzeko, hemen asko daude inoiz antzerkirik egin gabekoak, eta astez aste hobetzen ari dira.
JUAN CARLOS ERASUN
- 1. Esan zidaten ikuskizun bat egitekotan zirela herriaren historia kontatuz.
- Gidoia pasa zidaten, irakurri nuen, atsegina iruditu zitzaidan, animatu ginen eta hementxe gaude. 13 urte dira Urnietan bizi naizela, baina polita eta interesgarria iruditzen zait horrelako lan herrikoian parte hartzea.
- 2. Parte txarreko gizon baten papera.
- 3. Ikustea mereziko duen ikuskizun bat dela. Gainera, izugarrizko jende piloa ari garela lanean, hau dena polita eta ondo ateratzeko.
ISIDRO SALINAS
- 1. Herriko ekintzetan, herritarrok ez baldin badugu parte hartzen, nork aterako ditu aurrera? Nik 32 urte daramazkit Urnietan bizitzen, eta betirako hemen geratuko naizela uste dut. Horregatik, hain beharrezkoa den herri giroa pixka bat suspertu eta bultzatzeko balioko duelakoan nago hemen.
- 2. Herriko apaizaren papera. Ondo moldatzen naiz gainera.
- 3. Parte hartzera gonbidatuko nituzke urnietarrak, edo gutxienez emanaldiak ikustera etor daitezela esango nieke.
JULIO NOGALES
- 1. 18 urte inguru daramazkit hemen bizitzen, eta herriaren historiari buruz dudan kusiositateak bultzatuta. Baita ere, zerbait berria egiteak duen alizientearengatik.
- 2. Soldadu liberal baten papera.
- 3. Interesgarria dela herriaren historia ezagutzea, orain bizi dugun egoera hobeto ulertzeko, eta gero esango nuke baita ere, horrelako proiektu batean parte hartzea eguneroko ohikotasunetik ateratzeko ona dela, geure burua eta besteak hobeto ezagutzen laguntzen duelako.
NAHIKO ARRAIZA
- 1. Aitak esan zidan ea zergatik ez nuen parte hartzen, eta horrela etorri nintzen, giroa ikusi nuen, eta azkenean bi paper egitera animatu naiz.
- 2. Soldadu liberala eta jesuitaren idazkariarena.
- 3. Lehenik eta behin, parte hartzera animatuko nituzke. Horrelako ekintza herrikoak, herriari bizia ematen baitiote. Bestetik, uste dut aberasgarria dela Urnietako historia ezagutzea, eta azkenik, urnietar sentitzen direnei, emanaldiak ikustera etortzeko esango nieke.