Argiñano sukaldari ezagunaren sukaldean makina xelebrekeri egingo dituzte Hipo eta Tomax pailazoek, igande honetan Basteroko auditorioan eskainiko duten saioan. Hipotolomeo garbitzailea da eta Tomax, berriz, zaintzailea. Telebistako platoan topo egingo dute eta elkarren artean haurren gustuko platera egiteari ekingo diote: Cola-Cao pastela nola egiten den irakatsi nahi dute, egun batez bederen sukaldari famatu bilakatu asmoz. Lau urtetik aurrera haur, gazte eta gurasoek gozatzeko moduko antzezlana ikusteko aukera izango dute.