Pilota, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 5a, 19:32

URNIETA 22–11 MURUMENDI1
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Jokatu dituzten bost neurketetatik bakarra galdu dute, eta gainerako norgehiagokak tarte handiz irabazi, aurkariek 12 tanto baino gutxiago lortuta. Ostiral iluntzean etxean jokatu zuten partidan bezala. Zaleturik falta ez zen udal pilotalekuan, partida parekatua izango zela zirudien, baina Pagolak eta Garmendiak segituan hartu zituzten mendean beasaindarrak.

INFANTILEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA HASTERA DOA
Asteburu honetan hasi eta abenduaren 27ra arte luzatuko du infantilak banaka aurrez aurre jarriko dituen Gipuzkoako Txapelketa. Aurten, Eskola Kirolaren barruan egituratu da kirol ekimena. Infantilen barruan, bi urtetako kirolariak bereiziko dira. Hala, lehen urtean 66 taldek izena eman dute. UKE-tik hiru talde aurkeztuko dira. Pare bat bigarren urtean, guztira 59 talde. Txapelketako lehen faseari dagozkion datozen hiru jardunaldiak Urnietan jokatuko dira. Herriko pilotariekin batera, udal pilotalekuan egongo dira Hernani, Azkoitia eta Oiartzungo kirolariak. Bestalde, Urnietako taldeetako batek Lasarte-Orian jokatuko du. Txapelketa hau amaituta, binakakoari hasiera emango zaio.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!