Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 5a, 19:31

LEIZARAN ERNIO 34–19 ORDIZIA
SENIOR MUTILAK Hasiera berdindua izan bazen ere etxekoak nagusitu ziren. Markagailuan 7-8tik 14-8ra pasa ziren eta partida ia erabakita utzi zuten. Bigarren zatian Leizarangoek joko berarekin jarraitu zuten. Lehen bi partidak gol bakar batez galdu ostean garrantzitsua izan da garaipena.

JAUJA 27–29 LEIZARAN
KADETE MUTILAK. Asko kostatako garaipena. Hasieran Mutrikukoek alde txiki bat hartu bazuten ere, Leizarangoek erantzun eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia oso berdindua izan zen, andoaindarrek ez baitzuten lortu markagailuan aurretik jartzea bost minutu falta ziren arte. Orduan lortutako hiru goletako abantaila erabakigarria izan zen.

LEIZARAN 16–15 ZARAUTZ
JUBENIL MUTILAK. Partida berdindua, emaitza begiratzea besterik ez dago defentsan oinarritutako partida izan zela konturatzeko. Azpimarratzekoa taldeak jarrera aldetik egin duen hobekuntza. Ez zuten amore eman.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Tolosa–Ernio SenM
Tolosa. Igandea, 09. 12:00.
Leizaran SenN–Zarautz
Allurralde. Igandea, 09. 11:30.
Leizaran JubM-Ereintza
Allurralde. Igandea, 09. 10:00.
Urola–Leizaran kadM.
Zumarraga. Larunbata, 08. 16:15.
Urola–Leizaran infM.
Zumarraga. Igandea, 09. 10:00.
Leizaran A InfN–Ereintza C
Allurralde. Larunbata, 08. 09:00.
Leizaran B InfN–Lezo
Allurralde. Larunbata, 08. 10:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!