Areto futbola, kronika eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 5a, 19:31

EUSKALDUNA 2–4 ASTRABURUA
Golak: Eneko "Biking" Berrueta (2).
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Derby zaporea zuen partida jokatu zuen Andoaingo Euskalduna taldeak, iaz bi taldeak Euskal ligatik igo zirelako Nazional B mailara. Etxekoek minutu batean jada gol bat jaso bait zuten. Hala ere gol horri erantzun azkarra eman zion Eneko "Biking" Berruetak bakarkako jokaldi izugarriari esker. Partida aurrera joan ahala baloiaren jabetzan bizkaitarrak nagusitzen joan ziren eta halako batean kornerreko jokaldi batean bigarren gola sartzea lortu zuten bizkaitarrek. Gol honek andoaindarrak bere lo sakonetik iratzarri zituen eta hemendik aurrera partidaren nagusi egin ziren, lehen zatia amaitu baina lehen bi aukera oso garbi eduki zituzten. Baina ez zuten asmatu baloia sarera sartzen, honela lehen zatia 2-1ekoarekin amaituz. Bigarren zatian etxekoak jaun eta jabe izan ziren partidan izugarrizko aukerak eduki zituzten, baina ez zen andoaindarren eguna eta batzutan atezainak eta beste batzutan zutoinek aukera garbi hauek zapuztu zituzten (5 aldiz bota zutela baloia zutoinera). Berruetak berdinketaren gola sartu zuen. Bestalde, Astraburuko taldea 6 minutu egon zen 5 faltarekin eta arbitroak ez zien bat gehiago ere pitatu. Azkenik markagailua 2-4koa izan zen, ez da batere erakusgarria. Engainosoa.

ARETO FUTBOL TXAPELKETA
PARTIDAK, 6.JARDUNALDIA
AZAROAK 1-2.
Mapfre-Mjolnir    1-3
Txitibar-Keler    1-5
Kattenazio-Priapismo    4-2
New Teen-Nemux    5-4
H.Extremeño-Mendi    9-3
Galparsoro-Maiton    6-2
Etxeberrieta Berri-Ekaitz    10-6
Mendikute-Txindoki    11-2
Local 160-Ongi Etorri    3-15
Xixkuin-Airuga    4-1
Irubide-Ozu    4-2
Atsedena: Galparsoro B-Ekhia-Ceramicas

PARTIDAK, 7.JARDUNALDIA
AZAROAK 8, LARUNBATA
15:30    Mapfre-Isaran    Arrate
15:00    Txitibar-P.Ferro    Ondarreta
16:00    Ekhia-Mjolnir    Ondarreta
17:00    Kattenazio-Keler    Ondarreta
18:00    New Teen-Ceramicas    Ondarreta
AZAROAK 9, IGANDEA
09:00    H.Extremeño-Priapismo    Arrate
10:00    Galparsoro-Nemux     Arrate
11:00    E.Berri-Mendi     Arrate
12:00    Mendikute-Maiton     Arrate
09:00    Local 160-Ekaitz    Ondarreta
10:00    Xixkuin-Txindoki     Ondarreta
11:00    Irubide-Ongi Etorri     Ondarreta
12:00    Galparsoro B.-Airuga     Onda.
ATSEDEN:    Ozu

GEHIGARRI BEREZIA
AIURRI ASTEKARIAREKIN BATERA
AZAROAK 14, OSTIRALA.
Andoaingo Areto Futboleko Txapelketan parte hartzen ari diren talde guztien argazkiak, plantilak eta denboraldia bukatu bitarteko egutegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!