Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko aza. 5a, 19:29

URNIETA K.E.
URNIETA 0–2 HERRERA
KADETEAK. Defentsan lan bikaina eginez, eta partidako une askotan zelai erdian nagusituz, partida errematatzea bakarrik faltan izan zitzaien Pabloren mutilei. Golik gabeko berdinketarekin iritsi ziren azken bost minutuetara, eta orduan zorte txarreko jakaldi batean jaso zuten lehen gola. Berdinketaren bila aurrera jo zuten eta partidako azken jokaldian, kontraeraso batean bigarrena jaso zuten.

URNIETA 2–1 TEXAS
Golak: Iban  Bruna, Endika Garcia.
JUBENILAK. Euripean jokatutako partida gogorrean etxekoak nagusitu ziren. Lehenengo zatian, bi ateetan izandako aukerak alferrik galdu ondoren golik gabeko berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hasi orduko lasartearrak 10 jokalarirekin gelditu ziren, orduan gorritxoak gora jo eta bi gol egin, beste bi arbitroak anulatu eta gol bat jasota, erraz irabazi zuten. Zorinak!

URNIETA 1–2 UROLA
Gola: Eli Maestro
NESKAK. Ez zuten joku txarra egin, baina bostgarren minutuan jasotako golak min asko egin zien. Bigarren zatia hasi bezain laster bigarren gola etorri zen kanpotarrentzat. Etxekoek ez zuten etsi, taldeak goruntz egin zuen eta gol bat egitea lortu zuten, baina epaileak partiduari bukaera eman zion eta 1-2 ko markagailuarekin bukatu zen.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Urnieta erregionala–Lengokoak
Urnieta.
Lazkao–Urnieta Jubenilak
Harizti Handi.
Urnieta infantilak–Mundarro
Urnieta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!