Kalea, profesional eta agente sozial askok zer esan eta egin ugari duten elkargune eta lan esparru bezala ulertzen dugu. Honen bitartez, gizarte ekintzako profesional ezberdinen arteko elkarguneak ahalbidetu nahi ditugu. Gure jakintzak eta egiteko erak elkar banatzean, pertsonen burujabetzeko proiektuak eraikitzen jarraitzen laguntzen diguten gogoeta eta eztabaida berriak sortzen ditugu.
Horregatik parte hartzen dugu herri mailako zein mundu mailako hezitzaileen foroetan eta gisa honetako topaketak antolatzen. Guzti honen partaide egin nahi ditugu komunitateko agente ezberdinak: teknikariak, politikariak, irakasleak, berritzeguneak eta programa giza-hezitzaile ezberdinetako gizarte hezitzaileak.
Gure lanerako lan-tresnak emango diguten gako kultural ezberdinetan mugitzen ikasteak eta beste errealitate batzuk ezagutzea, aukera bat iruditzen zaigu.
FORO-TAILERRA:
“Kultuartekotasunetik gizarte lana kalean”
Animatzailea: MARCELA MANUBENS
Madrilgo Tetuan auzoan kultura-arteko dinamizatzaile eta bitartekaria.
Eguna: 2008-ko Azaroaren 8-a Larunbata.
Ordua: 9.30-13.30
Lekua: Bastero Kultur Etxea. Andoain.
Parte hartzea dohainik.
Interesatuak azaroaren 6-a baino lehenago izena eman 943-326784 telefonora deituaz edo hezizerb@hezizerb.net helbidera idatziz.
Antolatzaileak: Hezizerb Elkartea.
Laguntzaileak: Andoaingo Udala, Gizarte Zerbitzuetako Departamentua.
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza eta Europa Progress Programa.