Anne Igarteburu filma grabatzen ari da Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 31a, 18:58

EOSen Miramongo egoitzan izan ondoren, Anjel Lertxundiren Zorion Perfektua eleberrian (Beterriko Liburu 2002 urtean) oinarritutako pelikula Andoaingo Bastero kulturguneko auditorioan grabatzen ari dira. Anne Igartiburu Ainhoa protagonistaren paperean ari da filmean parte hartzen. Andoainen grabatu duten filmaren zatian, "extrak" dotore-dotore agertu dira Basterora. Hori eta merkatu eguna egun batez aurreratu dutelako, aparkatzeko arazo handiak izan dira Bastero inguruan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!