Zizurkilgo aisialdiko gida

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 31a, 15:57

Kalean da azaroari dagokion Zer ote? aisialdiko gida. Besteak beste, hainbat kontzertu edo Tourreko lehen euskaldunari omenaldia antolatu dira hilabetean zehar. Ondorengo ekimenak, hain zuzen ere:

Santa Zezilia eguna
-Azaroaren 20an, Loatzo Musika Mankomunitateko musikariek herriko kaleak alaituko dituzte, 18:00etatik aurrera.
- Loatzo musika eskolako ikasle guztiek kalejira erraldoai eskainiko dute Altzon. Azaroaren 22an, 11:00tatik aurrera.

Kantautoreen gaua
Zizurkilen eze ez eta festa!!! zikloaren baitan, kantautoreen gaua izango da azaroaren 28an. Kontzertuetarako sarrerak doan izango dira.
    -22:30etan, UEK (Keu Agirretxea) Atxulondo tabernan.
    -23:00etan, Kemen Lertxundi Atxulondo tabernan.
    -00:15etan, Depedro Egarri tabernan.

Dirulaguntzen bigarren zatiaren zuritzea
Herriko elkarteek Udalak 2008 urtean eman dituen dirulaguntzen zuritzea egin beharko dute urtea amaitu aurretik, urteko ekitaldien memoria eta fakturak aurkeztuz. Dokumentazioa aurkeztu ondoren, Udalak dirulaguntzaren %25a ordainduko die.

KZ gunea
Tutoretzak azaroaren 11 eta 25ean izango dira 16:00etatik 18:00etara.

Teodoro Hernandorena VII. Ipuin Lehiaketa

Azaroaren 17an, arratsaldeko 14:00etan amaituko da lehiaketara lanak aurkezteko epea. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek har dezakete parte.

Kirola
Urtero legez, Tourreko lehenengo txirrindulari euskaldunari omenaldia egingo zaio Urkamendi elkartean, azaroaren 28an.

Gaztain-jatea
Azaroaren 8an gaztain-jatea izango da Zizurkil Goian.

San Millan eguna
Azaroaren 12an San Millan eguna ospatuko da Zizurkil Goian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!