Babes ofizialeko etxebizitzak, La Salvadora gunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 31a, 10:28

Udalak kaleratutako bandoak azaltzen duenez, ikusgai dira La Salvadora gunean eraiki dituzten 49 etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertu diren herritarren zerrendak. Hara bandoan jakinerazten den oharra:

"Interesatu guztiei jakinarazten zaie Villabonako udaletxean eta iragarki taulan, jendearen agerian daudela La Salvadora gunean babes ofizialeko 49 etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen zerrendak.

Zerrenda horiek hamabost lanegunetan erakutsiko dira, interesatu guztiek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Erreklamazioa jartzeko epea: 2008ko azaroaren 19a, 14:00etan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!