Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 30a, 16:06

URNIETA 34-30 OIANGU1
XABI AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. PALA MOTZA, SENIORRAK. Denboraldiko norgehiagoka onena jokatu zuten urnietarrek, etxean bertan, orain arteko partida guztiak galdu ostean. Ordiziarrak ziren faboritoak, baina udal pilotalekura hurbildu ziren ikusleek ezusteko bikaina jaso zuten.

ARANTXA GOENAGA-ARRIOLA 30
N.ZABALA-SARE ESNAL    23
GOMAZKO PALA. Bi urnietarren arteko lehian; oraingoan, Goenaga izan da garailea. Partida orekatua eta polita izan zen, Tolosako Beotibarren jokatu zena. Sailkapenean tarte handirik ez dagoenez, lehen postuak eskuratzeko jokalarien arteko borroka erabatekoa da. Lehen sailkatuak finalerako txartela eskuratuko du. Hurrengo biek finalaurrekoetan parte hartu ahal izango dute.

GAZTELEKU 10-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. ESKUZ, SENIORRAK. Ezin hobeto jokatu zuten Pagolak eta Garmendiak, senior mailako herrialdeko pilotari bikote gazteenak. Aukeratutako materialarekin asmatu zuten. Garmendiak ezin hobeto eutsi zion pilotari eta Pagolak egoki errematatu. Garaipen horrekin mailaz igotzea ahalbidetuko lieketen lehen bi postuak eskuratzeko borrokan jarraitzen dute.

GURE TXERU 17-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Uste baino erresistentzia handiagoa aurkitu zuten urnietarrek Getarian. Partida frontoi estali gabean, eta malkartsuan jokatzea egokitu baizitzaien. Halako ezaugarridun pilotalekuek erasotzera doazenei ez, defendatzen aritzen diren kirolariei mesede egiten diete. Hala ere urnietarrak oso ondo aritu ziren.  

ALDE ZAHARRA1 22-19 URNIETA2
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Norgehiagoka ederra eskaini zuten lau pilotariek Loiolako frontoian. Maila honetan ezohikoa izan arren, ia ordubete iraun zuen partidak. Ziur aski orain arteko jokaldi onena burutu zuten.

URNIETA3 16-22 LIZARDI IGELDO
AHETZE ETXEBERRIA-JULEN LOITEGI. KADETEAK. Urnietarrek aurrez aurre egungo Gipuzkoako azpitxapeldunak izan zituzten. Galdu egin zuten. Egokiago jokatu izan balute, gehiago egin ahal izango zuten. Haiek dakiten moduan ez dute jokatzen Urnietako pilotalekuan. Etxetik kanpo maila hobea erakusten dute.  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!