Ganbara saski taldea, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 30a, 16:05

INTER 67–16 GANBARA KADETEAK
Denboraldiko lehen partidan esperientzia eza eta urduritasuna izan ziren Andoaingoen etsaiak. Jokalariek denboraldia aurrera egin ahal hobetuko dute. Lehen urteeko kadeteekin osatuta dago, gainera, Ganbara taldea.

GAZTELUZAR 57–54 GANBARA
Aurreko partida kaskarraren ondoren, Andoaingo taldea Irunen hobetzera irten  eta ondo baino hobeto aritu ziren. Alde handia hartu zuen Ganbarak eta aurkariak hiruko jaurtiketekin murriztu zuen aldea. Azken 30 segundutan erabaki zen partida, etxekoen alde.

HURRENGO PARTIDAK:
Azaroak 1: Jai. Hurrengoa: Azaroak 8.

ESKOLARTEKOAK:
lsb 3    1–26    Berdeak
Ikastola 4b    15–16    Gorriak
Ikastola 4a    10–34    Urdinak
Ikastola 3b    4–18    Ondarreta 3
Ikastola 3a    4–18    Ondarreta 4
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!