Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 30a, 16:04

EUSKALDUNA
ZUMAIAKO 2–0 EUSKALDUNA
PREFERENTE. Ordubetez baloiaren eta jokoaren jabe izan zen talde urdiña, baina golik egin gabe ezin partida irabazi. Zumaiarrek azken 30 minutuetan garaitu zuten aurkaria.
 
EUSKALDUNA 0–4 KOSTKAS
*PARTIDA BERTAN BEHERA GERATU ZEN.
JUBENILAK. 65. minutuan partida bertan behera geratu zen. Etxekoak galtzen ari zirenean, ordea epaileak zelaitik kanpo bota zituen Kostkaseko entrenatzailea, ordezkaria eta zenbait jokalari. Kirol mailan, kanpokoak nagusi izan ziren.

EUSKALDUNA A 3–0 URNIETA
Gola: Aitor Arruti, Alvaro Toledo.
KADETEAK.  Aurkarientzat porrot garbia izan zela dirudien arren, erasoko jokoa egiteari ez zioten inoiz utzi. Beraz, markagailuak ez du behar bezala adierazten zelaian ikusi zena.

USURBIL 3–0 EUSKALDUNA B
KADETEAK. Galdu arren, lana gogotik egin zuten urdiñek. Aurkariak hobeto baliatu zituen jokoa eta partida bera.

ALOÑA MENDI  1–2 EUSKALDUNA  
KADETEAK F8 NESKAK.  Garaipen polita eta garrantzitsua etxetik kanpo.

EUSKALDUNA 3–0 ordizia
Gola: Aritz Rodriguez, Imanol Igarategi, Igor Herrero.
INFANTILAK.  Garaipena eta lidergotza, biak batera goierritarrak gainditu eta gero. Ez zen partida erraza izan, aurkariak ez zuelako amore ematen.

ARALAR 9–2 EUSKALDUNA
INFANTILAK F 11.  Denboraldiko lehen partidan ezer gutxi egin ahal izan zuten Andoaingo gazteek. Animo!

LANGILE A 0–14 EUSKALDUNA
INFANTILAK F 8 NESKAK.  Garaipen izugarria, Hernanin lortu zutena.

ORDIZIA 3–2 EUSKALDUNA
Gola: Oier Garcia, Gorka Diez.
ALEBINAK.  Lan politari ezin zuku ona atera. Horrela jarraituz gero, iritsiko dira garaipenak.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Preferente–Hernani
Larunbata,  01. 16:30, Allurralde
Union Txiki–EUSKALDUNA  jubenila
Igandea,  02. 12:30, Fandería
Orioko–EUSKALDUNA kadete 1B
Igandea,  02. 16.30, Orio
EUSKALDUNA infantila–Idiazabal
Larunbata,  01. 12:00, Allurralde
EUSKALDUNA kadete F8N–Amara Berri
Larunbata,  01. 10:30, Allurralde    
Anaitasuna–EUSKALDUNA alebin TEK
Igandea,  02. 11:15, Tolosa
Astraburuko–Euskalduna NacB
Larunbata, 01, 12:00. Erandio

Atseden, AZAROAK 1 ETA 2:
Euskalduna kadeteak, infantil mailako F11 mutilak eta F8 neskak eta areto futboleko 3.mailako taldea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!