Salesiar ikastetxeko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 30a, 15:55

Urriaren 29, 30 eta 31 egunetan ikastetxean zikloak egiten ari diren lau talde Madrilen ospatzen den Matelec  izeneko feria ikustera joango ziren.

Berau, bi urtetik behin ospatzen da, eta bertan, estatu mailan elektrizitate-elektronika alorreko fabrikatzaile ugarik beraien produktuak erakutsi eta argitzen dituzte. Honela, gure ikasleek ikastetxez kanpoko ekintza batetan egiten dituzten ikasketak osatzeko aukera ederra izango dute. Feriaz gain, Siemens enpresa famatuak Madrilen duen zentrala bixitatzeko aukera baliatu zuten.

Egun horietan ere instalatzaile gazteen txapelketa izaten da. Bertan, gure ikasle den Ibai Etxeberria Gipuzkoako ordezkari bezala lehiatuko da beste lurraldeetako instalatzaile gazteekin. Ibaik, Gipuzkoa mailan irabazi zuen txapelketa eta orain estatu mailan lehiatuko da. Hemen irabaziko balu Europarako sailkatuko litzateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!