Agiria plataformatik bultzatutako herritarren parte hartzearen emaitza izan arren, eztabaidarako baliagarritzat jo behar dela argitu nahi dute Arnasakoek. Hain zuzen, haien esanetan oraindik garrantzitsuena erabakitzeke baitago, plataformatik prentsa ohar bidez jakinarazi duten moduan, “herritarrek nahi duten hiri eredu eta lurraldeari buruz ez baita eztabaidatu”. Horregatik, ondorioztatzen dutenez, “prozesuak berez hasieratik ez du inolako baliagarritasunik”, plataformaren arabera, ingurumen ebaluazio dokumentua falta baita.
Salaketa bikoitza egiten dute kaleratu duten prentsa oharrean; batetik, gaur egun indarrean dagoen hasierako dokumentua onartu zen moduagatik, “oposizio politiko eta sozial handiarekin eta legegintzaldia amaituta izanik”. Bestetik, prentsa oharrean gaineratzen denez, “Udaletik bultzatu beharko litzatekeen herritarren parte hartze faltagatik”.
BILKURA
Zuzendaritza batzorde berria hautatu eta urteko balorazio bat egiteko, Arnasatik plataformako kideei datorren astean egingo den bilerara joateko dei egiten zaie.