Enrique Abril Txapelketaren finala azaroaren 16ra atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Eguraldi txarra dela eta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak igandean jokatzekoa zen Enrique Abril Txapelketako finala atzeratzea erabaki du. Azaroaren 9an Behobia-Donostia denez, eta lasterketa horrek suposatzen duen guztiarekin, finala azaroaren 16an jokatzea erabaki da. Luzaz Gazte eta Behar Zana izango dira aurrez aurre, Oiartzunen, 11:00tan hasiko den partidan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!