Istripu larria Hernaniko saihesbidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 29a, 14:51

Eguerdiko hamabiak eta laurdenak inguruan hildako bat utzi duen, kamioi bat eta auto baten arteko istripua izan da Hernaninitik Astigarraga aldera doan saihesbidean, Goizueta aldera hartzen den bidegurutzearen inguruan. Kotxeko gidaria, gizonezko bat, harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuak bertara iristerako hil da. Istripu honetan dirudienez beste auto bat ere izan da, baina ihes egin omen du. Ilara luzeak sortu dira Donostia alderako norabidean. Ertzantza, trafikoa  Hernani barrutik desbideratzen ari bada ere, oraindik ilara hauek Urnietaraino iristen dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!