Etxebizitza tasatuetan izena emateko epea amaitzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 28a, 14:00

Fleming parkean eraiki dituzten hamar etxebizitza tasatuetan izena emateko epea datorren urriaren 31n amaituko da, ostiralean. Izena eman nahi duen herritarrak 2007 urteari dagokion Errenta Aitorpena eta N.A.N.-aren fotokopia aurkeztu beharko ditu udaletxean 09:00etatik 14:00etara. Gaur bertan 100. herritarrak eman du izena. Zozketa azaroaren erdialde edo abenduaren hasierarako aurreikusten da, Gurea zineman.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!