Behar-Zana finalera, Endika Abril txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 27a, 14:22

Atzo eguerdian jokatu zuten Villabona eta Zubietako taldeek Endika Abril txapelketako finalerdia. Behar-Zana taldeko Igor Alejok azaldu duenez, "irabazi egin genuen eta gustura gaude. Partida oso ondo hasi genuen eta erraz ari ginen hasieran baina, irabazi nahiaren urduritasunarekin ezin bukatu ibili ginen. 9-2, 11-3 edo 12-6 irabazten joan eta gero, 12-11ra iritsi ginen. Azkenean, 13-11 irabazi genuen partida". Finalerdia irabazita, datorren igandean, azaroaren 2an, Oiartzunen finala jokatuko dute, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Finalean, Donibane Lohitzuneko Luzeaz Gazte kluba izango dute aurkari. Zorte on!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!