Jesusen Bihotza ikastolako gazteak Urdaibaien

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 23a, 16:11

Joan zen urriaren 6tik 9ra Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH5.mailako ikasleak Urdaibaien izan ziren. Ekainean, “Osasunkume” lehiaketa irabazi ondoren, sariarekin lortutako diruarekin irteera hori egitea erabaki baitzuten. Jarduera mordoa egiteko aukera izan zuten: body-board-a, eskalada, rappel-a, orientazioa, surf-a, tirolina, olinpiadak, mendi buelta… Hara argazkian parte hartzaileak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!