Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 22a, 19:17

EUSKALDUNA
SANSE 2–4 EUSKALDUNA
Gola: A.Extremera (3), E.Gorrotxategi.
JUBENILAK. Garaipen garrantzitsua, sailkapenean arnasa hartu eta gaikaldera begira jartzeko oso baliagarria.
 
HERRERA 2–1 EUSKALDUNA A
Gola: Joanes Iturrarte.
KADETEAK.  Lidergoan dagoen taldearen aurka denboraldiko lehen porrota jaso zuten andoaindarrek. Irudi ona eman eta maila txukuna erakutsi zuten.

EUSKALDUNA B 0–2 MUNDARRO
KADETEAK. Lehen zatian golak sartzeko aukera izan zuten etxekoek. Joko polita erakutsiz, gainera. Kanpokoek bi aukera garbien aurrean bi gol sartu zituzten.

EUSKALDUNA 2–0 ZESTOA
KADETEAK, F8 NESKAK. Joko orekatua lerro guztietan eta segurtasun handiarekin. Horrela lortu zuten garaipena. Aupa Euskalduna!

LAZKAO 3–2 EUSKALDUNA
Gola: Igor Herrero, Sergio Garcia.
INFANTILAK. Egindako lan guztia alperrikakoa izan zen, punturik gabe itzuli ziren etxera. Etxekoak atezain gabe geratu ziren. Altuera eta teknika hobea zuten aurkariak garaitzea oso zaila izan zen Andoaingoentzat.

EUSKALDUNA 5–1 HERNANI
Golak: Oier García, Dani Sánchez (2), Iker Ipinza eta Markel Iruin.
ALEBINAK. Alebin mailako zortzi talderen partidak ikustera jendetza bildu zen Allurralden. 500 ikusle inguru, ez dago batere gaizki. Iñaki Murua eta Jon Jauregi entrenatzaileen esanetara dagoen jokalari taldeak aurkaria erraz gainditu zuen, joko argia eginez.

EUSKALDUNA 2–1 AZPEITIA
ARETO FUTBOLA, 3.MAILA.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Zumaiako–Euskalduna Preferente
Larunbata, 25. 16:30. Zumaia
EUSKALDUNA  jubenila–Kostkas
Larunbata, 25. 16:30. Allurralde
EUSKALDUNA kadete 1A–Urnieta
Larunbata, 25.12:00. Allurralde
Usurbil–EUSKALDUNA kadete 1B
Larunbata, 25. 10:00. Usurbil
Aloña Mendi–EUSKALDUNA kadete F8N
Larunbata, 25. 16:00. Oñati
EUSKALDUNA infantila–Ordizia
Larunbata, 25. 10:30. Allurralde
Intxurre–EUSKALDUNA inf F11
Larunbata, 25. 10:00. Alegi
Langile “A”–Euskalduna Inf f8N
Larunbata, 25. 09:00. Hernani
Ordizia –EUSKALDUNA alebin TEK
Igandea, 26,11:30. Ordizia
Euskalduna NacB–Orioko Tabernak
Larunbata, 25. 15:45. Allurralde
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!