Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 22a, 19:16

URNIETA K.E.
URNIETA 9–3 TRINTXERPE
Golak: Juankar (3), Eñaut (2), Aro (2), Urru, Eneko.
Kadeteak. Aurkari ahul baten kontra jokatutako partida aurrera ateratzeko uste baino zailtasun handiagoak izan zituen Urnietako taldeak. Atsedenera hirunako berdinketarekin iritsi ziren, eta bigarren zatiaren hasieran kanpotarrek penalti bat huts egin zuten. Handik aurrera etxekoen joko hobea eta gol festa. Larunbatean derby interesgarria Euskalduna–Urnieta. Aupa Urnieta!

URNIETA 1– 2 HERNANI
Gola: Endika Garcia.
Jubenilak. Hernaniarrek eraman zituzten derbyko hiru puntuak. Tankerako bereko bi taldeen arteko partidan etxekoek markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuten partidaren hasieran huts egindako penaltiarekin. Atsedenera golik gabeko berdinketarekin iritsi ondoren, bigarren zatian hernaniarrak aurreratu ziren bi gol eginda, eta gorritxoek gola aldea laburtu bazuten ere, ezin izan zuten berdinketaren golik egin. Animoak bidali nahi dizkiogu entrenamendu batean lesionatu zen Fran taldeko entrenatzaileari.   

SEGURA 0–5 URNIETA                                                            Golak: Eli Arias (2), Itziar Belver, Aitziber Amantegi, Eli maestro.
NESKAK. Partida bikaina, akatsik gabekoa. Entrenatzailearen planteamendu aldaketa ezin hobekiago atera. Markagailua gol eder batekin ireki zuen Ariasek. Hortik aurrera Urnietarrak, zelaian jaun eta jabe izan ziren. Seguran lortutako garaipenak motibazio handia emango dio taldeari, eta Tolosaren aurka etxean gorritxoen bigarren garaipena izatea espero dute. Tentsio UKE!

Behobia 1–1 Urnieta
Gola: Andoni Sorron.
Erregionala. Urnietak partida polita jokatu eta puntu bat ekarri zuen egindako bisitatik. Irundarrek hasieran erritmo azkarra jarri zioten norgehiagokari eta  markagailuan aurreratu ziren lehen zatiko erdialdean. Zorionez gorritxoak ez ziren kokildu eta aukera anitzak izan zituzten berdinketa lortzeko baina atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatia hasi eta berehala Andoni Sorronek gol paregabea lortu zuen. Momentu honetatik aurrera, partida gorritxoena izan zen. Irabazteko aukera pila bat izan zituzten baina zoritxarrez baloia ez zen sartu. Partidua puntu banaketarekin bukatu zen eta urnietako jokalariei zapore gazi-gozoa gelditu zitzaien.

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA erregionala–Beti Gazte
Urnieta. Larunbata, 25. 16:00
URNIETA neskak–Tolosa
Urnieta. Igandea, 26. 11:45
Ostadar–URNIETA jubenilak
Mitxelin. Larunbata, 25. 15:30
Euskalduna–URNIETA kadeteak
Allurralde. Larunbata, 25. 12:00
Villabona–URNIETA infantilak
Arratzain. Larunbata, 25. 10:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!