Datorren azaroaren 4an, asteartearekin, Michel Marmier bizkarrezurrean espezializatutako medikuak "Bizkarrezurreko mina: arrazoiak eta prebentzioa" hitzaldia emango du arratsaldeko 19.00tan udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatu duen hitzaldian, bizkarrezuraren oinarrizko anatomiaren kontzeptuak, bizkarrezurra eta nerbio-sistemaren arteko erlazioa, bizkarreko mina sorrarazten duten arrazoi nagusiak nahiz neurri prebentiboez hitz egingo da. Sarrera: doakoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!