Txermingo eta eliza atzeko aparkalekuak margotu berri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 17a, 15:09

Udalaren ekimenez, Txermingo kamioi eta auto aparkalekua margotu egin dute berriki. Itxura txukunagoa du orain. Elizaren atzealdeko autoen aparkalekua, berriz, itxita dago gaur. Margotze lanetan ari baitira. Bihartik aurrera kotxeak uzteko zabalik egongo da berriz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!