Plaza berria zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 17a, 13:25

Inaugurazio ugari azken egun hauetan Villabonan. Atzo arratsaldean zabaldu zen garai bateko Fleming parkeko gune berritua herritarrentzat; aurrerantzean Malkar izena hartuko du plazak. Besteak beste, haurrentzako jolas-parkea jendez gainezka suma zitekeen atzo arratsaldean. Lur azpian eraiki duten supermerkatu berria ere zabalik da atzoz geroztik, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara, etenik gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!