Lagunak Andoaingo talde mitikoaren bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 16a, 10:42

Lagunak oso talde ezaguna izan zen 1970-90 hamarkadetan, hainbat txapelketa irabazi baitzituen. Bilkura handi batean garai guztietan taldekide izandakoak bildu nahi dituzte. Bazkaria antolatu da Ontza elkartean, urriaren 25ean. Izen ematea hilaren 22ra bitarte egin daiteke Kabian eta Gaztelutxon.

Argazkian, Lagunak sortu berria, 1972an, Salesianoetan. Zutik: Pello Jauregi, Txusma Irusta, Juantxo Arregi, Luis Mari Beraza, Julian Lopez, Jabier Agirre, Migel Angel Alkorta, Xanti Bitoria eta Juan Etxeberria (entrenatzailea). Makurtuta: Biktor Alfonso, Pello Mendoza, Patxi Eskisabel, Migel Mari Pagola, Jose Antonio Guirado, Joseba Zinkunegi eta Pedro Mari Sarasola.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!