Alokairu sozialeko etxebizitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 16a, 10:31

Mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat etxebizitza bat, 12.000 euroko sarrera ponderatuak baino gutxiago dituzten guraso bakarreko familientzat lau etxebizitza eta bost etxebizitza gainerako eskatzaileentzat. Guztira, Urnietan alokairu sozialera bideratu eta emango diren etxebizitzak hamar dira. Haietako bat eskuratzeko izena emana zuten hainbat herritarrek. Jada, onartuen behin behineko zerrenda kaleratu da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!