Andoain, Villabona, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo elkarteek parte hartuko dute.
Meza ospatuko da lehenbizi Izaskungo ermitan, 12:30etik aurrera. Amaieran, 13:15etan domina, diploma eta garaikur banaketa egingo da 25, 40 eta 50 aldiz odola eman dutenen artean. Guztiak bazkaritarako bilduko dira Izaskun jatetxean, 14:30ak aldera.
OMENDUAK
Odola 25 aldiz emateagatik honako urnietarrak omenduko dituzte: Juan Mari Esnaola, Mikel Goenaga, Izaskun Miner, Mertxe Olazabal, Jose Miguel Ruiz eta Joseba Unanue. 40 emanaldirengatik: Koro Gorrotxategi. Eta odola 50 aldiz emateagatik: Juan Antonio Vivanco eta Carmelo Domínguez herritarrak.