Sarobe Kontzertuak, denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 16a, 10:30

Ostiral honetatik aurrera Sarobe Euskal Herriko musika joera desberdinetako taldeen agertokian bihurtuko da. Dagoeneko ezagunak diren edota lan berri bat argitaratu dutenak gonbidatuko dituzte hilean behin antolatuko den kontzertu sortara.

Sarobe Kontzertuak egitasmoaren laugarren denboraldia, Surfin Kaos eta Izaera musika taldeekin abiatuko da. Azaroako saioan berriz, Sexy Sexters eta Sharon Stoner taldeen txanda izango da. Iaz bezala, etxean egiten den musika ere bultzatu nahi da Saroben. Antolatzaile lanetan aritzen den Makalak egitasmoaren aurkezpen ekitaldian adierazi bezala, Urnietako taldeei ere tartea egin nahi zaie.

GONBITA
Halako musika eskaintzaz gozatzeko urnietarrei kontzertuetara hurbiltzeko deia egiten diete eragileek. Eta saiakera berezia egin nahi dute, eskualdeko jendea ere erakartzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!