Nerea Gil, Xixori belardenda: “Gure kasuan galerarik ez dugu sumatzen, mugimendua badago. Kalean entzutzen da krisia baina oraingoz ez dugu nabaritu. Gure merkatalgunera datorrenak ere badaki zer nolako eskaintza daukagun”.
Manoli Palacin, Gloss arropa denda: “Krisiak eraginik baduen bezeroengan? Ezingo genuke esan, urtebete igaro da denda zabaldu genuenetik eta aurreko urteetako erreferentziarik ez dugu. Eguraldiaren araberakoa da gure lanaldiaren bolumena”.
Nerea Sarasola, Nerea arraindegia: “Erosleak berdin-berdin egin behar ditu erosketak, janaria oinarrizkoa delako. Nabaritzen dugu, hala ere, arrain merkeagoa erosteko joera dagoela eta horren atzean, noski, gastua kontrolatzeko beharra nabaritzen da”.
Elixabet Lasa, Li denda: “Zilarraren prezioa nabarmen igo da eta hori dela eta bezeroak bisuteria erostera jotzen du. Egunero erabiltzeko arropa dugu, eta ez da garestia. Gure kasuan, oraingoz, ez dugu krisiaren eraginik nabaritzen”.
Hilario Ugalde, Aliprox Ondarreta: “Telebistaren eraginez, nik uste jendeak beldurra daukala sartuta gorputzean. Piska bat tentsionatuta nabaritzen dugu giroa, baina oro har gure merkatalgunean normaltasuna azpimarratu behar da”.