Ozta-ozta gailendu zen Andoaingo taldea, gogotsu eta kontraerasoan bizi-bizi irteten zen aurkariaren aurka. Partida osoan atzetik joan ziren, eta soilik azken minutuan jarri zen aurretik markagailuan. Garaipena eskuratzeko saskiratzea azken lau segundutan egin zen. Zer esanik ez garaipen hau baliagarri izango dela. Taldeak hasi berri du denboraldia eta oraindik ere zer hobetua badauka.
INTXAURRONDO 42 GANBARA 45 16/13 11/5 4/7 11/20 Saskiratzaileak: Eneko Zabala (17) eta Aitor Iurramendi (10).
Lehen fase honetako helburu nagusia sailkapeneko lehen hiruren artean amaitzea da, aurrerago azken fasea jokatu ahal izateko. Datorrena: GANBARA–ZARAUTZ Lar,18. 16:45. Allurralde
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!