Leitzaran bolei taldea, kronikak eta partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 15a, 20:16

DONIBANE 21–20 LEIZARAN ERNIO
SENIOR MUTILAK. Aurreko astean lehen jardunaldiko partida atzeratu ondoren larunbatean izan zuten andoaindarrek denboraldiko lehen partida. Gauzak ez ziren oso ongi hasi eta etxekoak 9-4ko markagailuarekin aurretik jarri ziren, andoaindarrak pixkanaka partidan sartzen hasi eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren (11-11). Bigarren zatia oso parekatua izan zen, Leizarangoek azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera izan bazuten ere, ez zuten asmatu eta bi puntuak Pasaian geratu ziren.

USURBIL 28–22 LEIZARAN
KADETE MUTILAK. Bi taldetan jokaldi politak eta erasoan maila polita erakutsi zuten, andoaindarrak ordea defentsan akats larriak egiten zituzten. Azken minutuetan epailearen erabakiak eta Leizarangoen hanka sartzeen ondorioz Usurbilek tartea zabaldu zuen markagailuan.


EMAITZAK
LEIZARAN JubN 21–17 Bera Bera
LEIZARAN JubM 23–30 Usurbil
Ereintza 17–14 LEIZARAN KadN
Usurbil 28–22 LEIZARAN KadM

ASTEBURUKO PARTIDAK
ERNIO SenM–Ereintza
Igandea, 19, 11:30. Allurralde
Legazpi–Leizaran JubN
Larunbata 18, 19:15.
Arrasate–Leizaran JubM
Larunbata 18, 17:45.
LEIZARAN InfN A–Urnieta
Larunbata 18, 10:30. Allurralde
LEIZARAN InfN B–Ereintza C
Larunbata 18, 11:30. Allurralde

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!