Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 15a, 20:15

LAPKE 6-22 URNIETA2
AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Norgehiagoka honetan, aurreko partidarekin alderatuta, Pagolak eta Oiarbidek jokatzeko modua hobetzea lortu zuten. Lazkaoko pilotalekuan nagusitzeko inolako arazorik ez zuten izan.

OIARPE1 10-22 URNIETA1
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Urnietarrak oiartzuar aurkariek baino maila askoz hobea erakutsi zuten. Baina ez zen ika mikarik falta izan. Partida amaituta, Oiartzungo ordezkariak pilota erregelamenduzkoa ez zela adierazi zuen. Araudiak hala baimenduta, epaileak pilota hartu zuen, presidenteak eta dagokion batzordeak azter dezan. Hori guztia gutxi balitz, epaileak emaitzak alderantziz jarrita idatzi zituen aktak. Eskerrak urnietar pilotarien gurasoetako batek tentuz jokatu zuen.

URNIETA3 22-6 ALDE ZAHARRA2
JULEN LOITEGI-UNAI AROZENA. KADETEAK. Donostiarren aurrean urnietarren nagusitasuna agerian geratu zen. Norgehiagoka on batez gozatzeko pilota ederra askoa aukeratu zuten. Loitegik sakez tanto ugari lortu zituen. Unaiek atzealdean jokaldi ona burutu zuen.

URNIETA 14-22 BEHAR ZANA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Partidaren lehen hiru ordu laurdenetan zehar bikain jokatu arren, gerora ez zuten ezer egiterik izan. Ordubetetik gora iraun zuen neurketan aurrez aurre 25 eta 30 urteko jokalariak zituzten eta, esperientzia handikoak. Hala ere, kontzentrazio handiz eta tentsioa gainetik kendu ezinik jokatu behar izan zuten Villabonakoek, oso gertu izan baitzituzten urnietarrak. Norgehiagoka gogorra.

GOMAZKO PALETA
BAÑALES-ZABALA    30
DOMINGUEZ-SARE ESNAL    16
JAUREGI-ELIZEGI    30
ARRIOLA-ARANTXA GOENAGA    24

Goenagak eta Esnalek zegozkien partidak galdu arren, primeran jokatu zuten. Gustura dabiltza.

URNIETA 32-40 HERNANI
XABI AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK. Amantegik eta Jauregik iaz mailaz jaitsi eta galdutako kategoria berreskuratzeko gogo handiko aurkariak zituzten aurrean.
Azkenean, etxekoek behar bezala jokatu arren, hernaniarrek irabazi zuten neurketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!