Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 15a, 20:14

EUSKALDUNA
AURRERA 0–1 EUSKALDUNA
Gola: Angel Marquez.

PREFERENTE. Garaipen garrantzitsua eta beharrezkoa, azken postuetatik alde egiteko. Lehen zatian jokoa parekatua zegoen, urdiñak hobeto moldatu ziren baina golak lortu gabe. Bigarren zatian Marquezek penaltiz gola lortu zuen eta, hortik aurrera, Ezkurdiaren atean gotortu ziren garaipena eskuratzeko. Ondarrutarrek gogor ekin zioten erasoari, zaleen babesarekin. Alperrik, ordea.

EUSKALDUNA 0–2 mariño
JUBENILAK. Haizea ez zuten behar bezala baliatu eta aurkariek aldiz, bai. Atsedenaldira joan aurretik Mariñokoek lehen gola sartu zuten eta ondoren bigarrena. Partidaren jabe izan zen aurkaria.

TRINTXERPE 4–5 EUSKALDUNA A
Gola: Julen Barandiaran (3), Joanes Iturrarte eta Iker Jimenez.

KADETEAK. Garaipen berria, sailkapeneko gaikaldean jarraitzeko baliagarria. Tentu handirik gabe jokatu zen partida eta asko kostata gol bat gehiago lortu zuten garaipena etxera ekartzeko.

EUSKALDUNA B 0–5 S.TOMAS
KADETEAK.
TOLOSA 4–2 EUSKALDUNA
KADETE NESKAK, F8.
VILLABONA 3–7 EUSKALDUNA
ALEBINAK.
XAGUACLUB 4–2 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, 3.MAILA.

EUSKALDUNA 3–5 LASKORAIN
Gola: Jon San Jose, Haratz, Abadia.

ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Derbi ikaragarria Allurralden. Bertan puntuen behar handia zuten bi talde nor baino nor aritu baitziren. Elkarren aurka aski ezagunak bi taldeetako jokalariak, hainbatetan elkarren aurka aritutakoak. Partida zaila, tolosarrek talde bikaina osatu baitute.  Bigarren zatian Laskorain partidaren jabe egin zen. 1-3 markagailuan eta dena esanda zegoela zirudienean, bi jokaldi bikanei esker, Euskaldunak markagailua berdindu zuen. Tolosakoek orduan hutsartea eskatu eta izugarrizko jokaldi bati esker laugarren  gola sartu zuten. Aipatzekoa ere azken minutuetan Tolosako atezainak eginiko geldiketak.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Preferente–Amaikak
Larunbata 18, 17:00. Allurralde
Sanse–EUSKALDUNA  jubenila
Larunbata, 18. 12:00.  Felix Garin
Herrera–EUSKALDUNA kadete 1A
Igandea, 19. 12:00. Herrera
EUSKALDUNA kadete 1B–Mundarro
Larunbata, 18. 12:30.  Allurralde
EUSKALDUNA kadete F8N–Zestoa
Larunbata, 18. 11:00. Allurralde    
Lazkao–EUSKALDUNA infantila
Larunbata, 18. 11:30. Lazkao    
EUSKALDUNA alebin TEK–Hernani
Igandea, 19. 11:45. Allurralde
Iturriondo–Euskalduna NacB
Larunbata, 18. 16:15. Txurdinaga
Euskalduna 3.maila–Azpeitiko
Larunbata, 18. 15:30. Allurralde
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!