Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 15a, 20:13

Urnieta 2–6 Idiazabal
Golak: Iker Gorjon, Jon Diez.

Infantilak. Lehen zati zoragarria egin eta gero, etxekoek bigarren zatiko minutu gutxitan ordurarte egindako lan guztia hondatu zuten. Bigarren zatiko hamargarren minuturako kanpotarrek hiru gol egin eta etxekoak behera etorri ziren. Handik aurrera golak bata bestearen atzetik etorri ziren.

INTXAURRONDO 1–5 URNIETA
Golak: Oruna, Josu, Aro, Urru, Miguel.

KADETEAK. Aurkari ahul baten kontra jokatutako partida aurrera ateratzeko ez zuen zailtasunik izan Urnietako taldeak. Lehenengo zatian hiru gol egin, beste hainbeste egiteko aukera alferrik galdu eta gol bat jaso zuten. Bigarren zatia bide beretik joan zen eta beste bi golekin markagailua borobildu zuten. Larunbatean beste partida erraz bat izango dute.

SEGURA GOIERRI 1–5 URNIETA
Golak: Bruna, Dani, Yeray, Endika, Ander.

JUBENILAK. Ondo jokatu gabe irabazi zuten Franen mutilek Seguran jokatutako partidan. Lan txukuna egin zuten atzealdean, eta tarteka aurrelariek ere jakin izan zuten izandako aukera ugariak aprobetxatzen, hortik aurrera ezertxo ere ez. Atsedenaldira 1-3koarekin joan ziren eta bigarren zatian beste bi gol polit egin eta beste bitan baloia langara bota zuten.

ORDIZIA: 2-0 URNIETA
NESKAK. Asteburu honetan Urnietako neskak ezin izan zuten puntutxo bat ere lortu. Lehenengo zatian Urnietak Ordizia baino joko hobeagoa egin zuen. Atsedenaldira 0-0 iritsi ziren. Bigarren zatian berdinketari eusten saiatu ziren urnietarrak baina Ordiziak lehenengo gola sartu zuen. Gorritxoak saiatu ziren gola egiten bi aurrelari jarriz eta eskema aldatuz baina etxekoek bigarrena lortu zuten eta azkenean UKE-ko neskak etxera punturik gabe joan ziren. Hurrengo asteburuan Seguran jolastea tokatzen zaie. Animo neskak!

Urnieta 1–0 Munibe
Golak: Andoni Sorron.

Erregionala. Partida eskasa. Hasierako minutuak etxekoenak izan ziren arren, hauen akatsek kanpotarren aukerak handitu eta emaitza arriskuan jarri zuten. Jokalari gorritxoek zortea lagun izan eta partida poltsikoratu zuten. Partida puntu banaketarekin bukatuko zela zirudienean, Imanol Andresek baloia eskubira zabaldu, Andoni Sorronek kontrol zoragarria egin, atezainaren aurrean bakarrik gelditu eta bikain zulatu zuen donostiarren atea. Ez zen gehiagorako denborarik izan.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Behobia–URNIETA erregionala
Gal. Larunbata 18. 19:30
Segura–URNIETA neskak
Alustiza. Larunbata 18. 16:00
URNIETA jubenilak–Hernani
Urnieta. Larunbata 18. 16:30
URNIETA kadeteak–Trintxerpe
Urnieta. Larunbata 18. 11:15
URNIETA infantilak
Atseden
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!