AEKren ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Tolosaldeko AEKk urriaren 6an hasi zuen ikasturte berria. Hainbat talde sortu da dagoeneko eskualdeko herrietan baina, oraindik ere, talde horietan ikasle gehiagorentzako tokia dagoela jakinarazi dute arduradunek:

Amasa-Villabona

Astelehenetik ostegunera: goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Maila: erdiko maila.

Zizurkil

Astelehenetik ostegunera, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Maila: hasiera-erdiko maila.

Astelehenetik ostegunera, eguerdiko 15:00etatik 16:30era.
Maila: hasiera maila.

izena emateko epea zabalik Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udaletan eta baita Andoaingo AEK euskaltegian ere.
Andoaingo euskaltegira edo bertako udaletxetara jo daiteke.
Helbidea: Extremadura 5 behea. 943-591704/ andoain@aek.org

Andoain

Astelehenetik ostegunera

- Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era bi talde. Bata 1. urratsekoa eta bestea 2.mailakoa.
- Arratsaldeko 19:00etatik 21:30era 4. urratseko talde bat.
- Arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara EGArako prestatzeko taldea.

Bestalde, Andoaingo AEKk ikasgela deritzan proiektua jarri du martxan 6. urtez.

Norentzat:

- Egunero euskaltegira etorri ezin/nahi ez duenarentzat.
- Batzuetan goizez eta bestetan arratsaldez lan egiten dutenentzat.
- Euskarazko oinarrizko maila bat dutenentzat.
- Euskara ikasi, alfabetatu, agiri bat lortu edo maila hobetu nahi dutenentzat.
- ….

Nola ikasi:

- Tutore baten laguntzarekin.
- Zuretzako bereziki prestatutako programazioarekin.
- ….

Zenbatetan joan behar da euskaltegira?

   ASTEAN BI EGUNETAN BAKARRIK

- Astean behin ordu erdiz tutore batengana.
- Astean behin bi orduz gainerako ikasleekin mintzamena lantzera.
- Gainerako lanketak etxean egiteko bidaliko dira.

Zenbatekoa da matrikula prezioa?

- Ohiko taldeetan ordaintzen den matrikula prezioa du.

Ik@sgelan sartzeko 24 plaza daude eta dagoeneko gutxi batzuk falta dira betetzeko.
Animatu !

Informazio gehiago,

Andoaingo AEK euskaltegia
Extremadura kalea 5 behea
200140 Andoain
andoain@aek.org / 943-591704



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!