Zumaiakoaren ondoren, Kantu Txapelketako bigarren kanporaketa izango da Villabonakoa. Ondorengo parte hartzaileak arituko dira kantuan:
Bakarlariak:
-Oihane Sarasola (Ibarra): Maite dut (Urtz) eta Loa-loa (herrikoia)
-Iñaki Barriola (Berastegi): Irudi biluztuak (Ken zazpi) eta Zu galdua (Etzakit)
-Maialen Etxeberria (Berastegi): Gure bide galduak (Benito Lertxundi)
-Bea Asurmendi (Arrasate): Malen (Ken zazpi)
-Abarlotz (Zaldibia): Nere buruari (Sorkuntza, hitzak eta musika: Abarlotz) eta Txori txiki bat naiz (Sorkuntza, hitzak eta musika: Abarlotz)
Bikoteak:
-Leire Berasaluze eta Kristina Arantzabe (Amasa-Villabona): Besterik ez naiz (Zea mays) eta Hitz galduak (Sorkuntza, hitzak eta musika: Jon Altuna)
-Iñar Sastre eta Leire Berasaluze (Irura eta Amasa-Villabona): Gertu izango nauzu (Sorkuntza, hitzak eta musika: Iñar Sastre)
-Jone Arruabarrena eta Mikel (Azpeitia): Amaren besoetan (Sorotan bele)
-Jaigiroan bikotea (Oñati): Plazatik plazara (Epelde eta Larrañaga) eta Ilberri edo Ilbeheran (Epelde eta Larrañaga)
Taldeak:
-Eneritz, Ainhoa eta Bea (Arrasate): Mariñelaren zai (Sorotan bele) eta Bexamela (Maixa eta Ixiar)
Hirugarren kanporaketa urriaren 25ean izango da Azkoitiako Baztartxo antzokian, arratsaldeko 18:00etan.
Finala, berriz, azaroaren 9an, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 17:00etan.
Euskal Kantu Txapelketa
Urteak daramatza Euskal Kantuzaleen Elkarteak Euskal Kantu Txapelketa antolatzen; baina, 2006tik hona, txapelketa urteroko hitzordu izatea da elkartearen erronka. Ondorengo hauek dira txapelketaren helburuak:
-Euskal kantuaren arloan dugun errepertorio aberatsa berreskuratzea eta ezagutaraztea.
-Euskararen eta euskal kantuaren inguruan Gipuzkoako kantari gazteak edo hasiberriak elkartzea.
-Kantu eta kantari berriak plazaratzea.
-Kantatzeko euskaldunok daukagun ohiturari eustea: kantatzeko ohitura gure kultur izaeraren zati da. “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko”.