Lasarte-Oria Bai! kros herrikoian parte hartzeko izen ematea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 14a, 11:21

Lasarte Oriako Ostadar Kirol Fundazioak antolatzen duen krosa urriaren 26an izango da, goizeko 10:30etan Okendo plazatik abiatuta. Partehartzaileek 10,6 kilometro egin beharko dituzte, eta antolatzaileek iazko 1.150 partehartzaileen kopurua gainditzea espero dute. Izen ematea jadanik zabalik dago, telefonoz (943 360 433), helbide elektronikoan www.ostadarkf.org edo Ostadarrek Lasarte-Orian duen egoitzan (Geltoki kalea 25).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!