Setien sagardotegia irabazle Hernaniko Xalaparta elkarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 14a, 00:39

Larunbatean Hernaniko xalaparta elkartean egin zen XV. sagardo txapelketan, Urnietako Gurutzeta baserriko Setien sagardotegia izan zen garaile. Eugenio Urruzolak 1.362 puntu lortuta jantzi zuen txapela. Bigarren lekuan, Hernani bertako Elorrabi sagardotegia sailkatu zen 1.337 punturekin, eta hirugarren Hernaniko Zelaia sagardotegia 1.319 punturekin. Guztira hamar sagardotegik hartu zuen parte txapelketa honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!