Ezohiko osoko bilkura, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 13a, 20:16

Datorren asteazkenean, urriaren 15ean, ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean, iluntzeko 20:00etan. Gaien artean, Udalhitz 2008-2010 hitzarmenari atxikitzeko proposamena eta Alderdiei buruzko Legea berehala indargabetzeko eta ETAri indarkeria behin betiko eten dezala exijitzeko IU-EB-Berdeak Udal taldeak aurkeztutako mozioa landuko dira, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!