Gorbeara irteera Sagainen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 13a, 18:32

Sagain mendi taldeak Gorbeara irteera antolatu du urriaren 19an, Saldropotik igoz eta Pagomakurrera jaitsiz. Antolatzaileek 5 orduko ibilaldia izango dela aurreikusi dute. Goizeko 08:00etan autobusez abiatuko dira aurrez izena ematen dutenak. 12 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte; gorakoek, berriz, 10 euro. Izena emateko epea urriaren 16an amaituko da kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!