Goizeko 09:30etan hasita, argazki kamerak protagonista izan ziren Amasa eta Villabonako kaleetan. Egunean bertan jakinarazi ziren lau gairi lotutako argazkiak atera zituzten parte hartzaileek:
-Villabonako ikurra: Bi itturri
-Merkataritza
-Bi kolore
-Udazkena Amasan
Rally-aren berri ez zekien herritar bat baino gehiago harritu zen horrenbeste jende kamerak hartuta batetik bestera ikusitakoan. Eguerdian Beha-Zana elkarteak prestatutako hamaiketako goxoa izan zen Errebote plazan eta ateratako argazkiak antolatzaileen ordenagailuetan jaso ondoren, amaitutzat eman zen lehiaketaren lehen zatia.
Ateratako argazki guztietatik, lau aukeratu beharko dituzte parte hartzaileek urriaren 15erako orain. Sail bakoitzeko bat. Aukeratutako argazkiak ikusgai jarriko dira Gureako erakusgelan azaroaren 3tik 8ra eta 8an bertan jakinaraziko dira irabazleen izen-abizenak. Sari banaketa ere egun berean izango da, Gurea antzokian. Epaimahaia Karlis eta Naiara argazkilariek, Iyuya eta Idoia Rally-ko antolatzaileek, Hautsi Izagirre kultur zinegotziak eta hainbat herritarrek osatuko dute.