San Markos Mankomunitateak ekimen berri hau garatu du, eta bitarteko baliagarri hau jarri du herritarren eskura hondakinen sorrera gutxitzeko eta prebentzioaren aldeko kontzientzia sustatzeko. Kanpainak “Zurekin egunero” du izena, eta helburu nagusia da egunero ogia saltzean erabiltzen diren plastikozko poltsen eta paperezko bilgarrien erabilera gutxitzea.
BURUNTZALDEKO HERRI GEHIENETAN
San Markos Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietan ogia saltzen duten dendei zuzendurik dago kanpaina: Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil. Guztira, 284 dendak parte hartuko dute. Erdiak Donostian daude, eta gainerakoak, lehenago aipatutako 9 udalerrietan.