Kirol hitzordu ugari Sanmieletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 9a, 14:45

KONTSEJUPE
Jon Aroztegik eta Arkaitz De Javierrek, Unai Aroztegi eta Jokin Goikoetxea izan zituzten aurrez aurre. Tarte handiz irabazi zieten lehenengoek eta beraz, garaileak haiek izan ziren. Bost pilotari bikoteek parte hartu dute aurtengoan. Ez da halakorik gertatu ordea pala txapelketan. Hautagairik aurkeztu ez denez, bertan behera geratu da.

BEÑAT TELLERIA
Sinestezina baina benetan gertatutakoa. Sanmieletan posible dela erakutsi zuen Beñat Telleria harri jasotzaileak. 67 kilo pasatxo izanik, 101 kiloko harria altxa zuen behin. Saiakerarekin Aimar Irigoienek jarrita zuen marka berdindu du Telleriak; hamahiru urtez azpikoen artean, ehun kiloko harria altxatzea.
Marka onena egin nahian aritu ziren bestalde, kasu honetan 1.020 kiloko harriarekin, hogei minutuz plaza aldez alde zeharkatzen aritu ziren Urnieta, Astigarraga eta Izaskungo kirolariak. Tolosaldekoak nagusitu ziren 33 plaza eginda. Atzetik Astigarraga eta Urnietakoak sailkatu ziren, 31na plaza eginda. Urnietako emakumeek erakustaldi polita eskaini zuten jaietan.

ZALDI PROBA
800 kiloko harriarekin plaza gehiago nork egin. Apustu berezia zen pasa den urriaren 5ean Sanmieletan jokatu zena, plazara sekula atera ez diren hiru animali jarri baitzituzten lanean. Hona hemen emaitzak:
1- Imanol Fagollagaren Bottorio zaldiak 74 plaza egin zituen.
2- Joseba Larrearen Verona behorrak 73 plaza.
3- Mikel Garaialderen Kitto zaldiak 73 plaza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!