Leizaran eskubaloi taldearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 9a, 14:43

LEIZARAN 2008-2009 DENBORALDIA
Iaz bezala, denboraldi honetan klubak 9 talde izango ditu lehian. Iazko talde kopuru berbera. Jokalarien aldetik, 120 jokalari baino gehiago arituko dira Andoaingo elastikoarekin. Infantil mailan bi talde lehiatuko dira eta mutiletan bakarra. Kadete, jubenil eta senior mailatan talde bana lehiatuko dira emakumezko zein gizonezkoetan.

Txapelketak
Infantil mailakoak, zonaldeko fase batekin hasi eta bigarren fasearekin jarraituko dute, urriaren amaiera eta maiatza bitarte. Kadete eta jubenil mailakoak pasa den asteburuan lehian hasi ziren. Lehen txapelketa Eguberriak bitarte jokatuko da. Senior mutilak Gipuzkoako Ligan arituko dira eta neskak Euskadiko Txapelketan.
Eskubaloian aritu nahi duen edonork klubeko ateak irekita dauzka. Entrenamenduak hauexek dira, mailaz maila:
•Infantilak (15:45-18:00). Astr/Ostg.
•Kadeteak (17:45-19:30). Astr/Ostg.
•Jubenilak (18:30-20:30). Astr/Ostg.
•Seniorrak (20:00-22:00). Astz/Osti.

EMAITZAK
LEITZARAN KadM 31–16 Urola
LEITZARAN KadN 7–19 Gasteiz

ASTEBURUKO PARTIDAK
Donibane–ERNIO SenM
Larunbata 11, 19:00. Donibane
Leizaran JubN– Bera Bera Txiki
Larunbata 11, 17:30. Allurralde
Leizaran JubM– Usurbil
Larunbata 11, 16:00. Allurralde
Usurbil–LEIZARAN KadM
Larunbata 11, 15:30. Usurbil
Ereintza–LEIZARAN KadN
Igandea 12, 10:30. Donibane
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!